I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
Farmazietarako baimena
Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 31ko 153/2006 Ebazpenaren bitartez, Isabel López Azpiazu andreari baimena eman dio Iruñeko Ezkaba-Kanala sektoreko auzo berrian (6-1994-1-1 poligonoan) farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 31n._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.
Iragarkiaren kodea: F0604215