I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimenak.
Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, otsailaren 20ko 294/2006 Ebazpenaren bitartez, Ana María Bautista Fernández andreari baimena eman dio Berriozarko Ardantzeta kaleko 1 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.
Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, otsailaren 20ko 295/2006 Ebazpenaren bitartez, María Angeles Suescun Andueza andreari baimena eman dio Berbintzanako Asunción kaleko 2 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.
Iragarkiaren kodea: F0604214