I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
1774/2005 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko kioskoa 2006. urtean kudeatu eta ustiatzeko lehiaketa publikoa esleitzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 8n emandako 1774/2005 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Kontratuaren xedea: 2006an Bideko Ama Birjina Ospitaleko kioskoa kudeatu eta ustiatzeko zerbitzurako lehiaketa publikoa.
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Urteko saria: 8.700 euro.
_Esleipen hartzailea: Fundosa Galenas, S.A.U.
Iruñean, 2005eko azaroaren 8an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0603499