II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ANTZIN
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Antzingo Udalak, 2006ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 212. lurzatiaren xehetasun azterlana, Construccionees Isum, S.L.k sustatua.
Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egunez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Antzinen, 2006ko martxoaren 8an._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L0604267