I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
64/2006 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, AtlantisBPnet (Interreg III B Atlantikoaren inguruko Gunea) proiektuko Praktika Egokien Behatokiaren web-orria diseinatu, egin eta ezartzeko lanak esleitzen dituena.
Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak, otsailaren 8ko 64/2006 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:
_Kontratuaren xedea: AtlantisBPnet (Interreg III B Atlantikoaren inguruko Gunea) proiektuko Praktika Egokien Behatokiaren web-orria diseinatu, egin eta ezartzeko lanak.
_Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarrita.
_Esleipenaren prezioa: 36.500,00 euro, BEZa barne.
_Esleipen hartzailea: Interesa Consultores, S.A.
Iruñean, 2006ko otsailaren 8an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.
Iragarkiaren kodea: F0603668