II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OLTZA
Hasiera baten onetsita Izkueko UE-1 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa
Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 22an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena._Hasiera batean onestea Izkueko UE.1 (100. etxesaileko 10. lurzati zaharra) exekuzio unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa, María José Cia Idoate andreak sustatua; Josefa Echaide Izquierdo arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2006ko urtarrilaren 16an ikus-onetsia.
Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hemengo prentsan argitaratuta.
Oltza Zendean, 2006ko martxoaren 2an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.
Iragarkiaren kodea: L0604220