II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
PITILLAS
Hirigintzako hitzarmena onetsita
Pitillasko Udaleko alkateak, 2006ko otsailaren 27ko ebazpenaren bidez, Pitillasko Udal Planeko S.I. sektoreko hirigintza hitzarmena onetsi du; horren bidez Udal honi administrazio gisa dagokion hirigintza aprobetxamenduaren % 10aren ordain ekonomikoa zehazten da: 110.508,13 euro, hain zuzen.
Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, epe berean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Pitillasen, 2006ko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.
Iragarkiaren kodea: L0604165