II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
DESOJO
Kudeaketako hirigintza hitzarmena
Desojoko Udalak, 2006ko martxoaren 3an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena._Hasiera batean onestea Victorino Alvarez de Eulate jaunak eta Desojoko Udalak sinatutako kudeaketako hitzarmena, urbanizazio kargarik gabeko aprobetxamenduaren ehuneko hamarraren ordez ordain ekonomikoa emateari buruzkoa, Hirigintzako Udal Planeko 1. poligonoko P1 lurzatikoa.
Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Desojon, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.
Iragarkiaren kodea: L0604107