II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LEDEA
Aurrekontuetako aldaketa hasiera batean onetsirik
Ledeako Udalak, 2005eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 1/2005 aldaketaren espedientea, dagokion espedientean baitago.
Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ledean, 2006eko urtarrilaren 30ean._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L0603944