II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BURLATA
Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik
Burlatako Udalak, 2006ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketak onestea 2006ko udal aurrekontuan eta, beraz, gastuen kontusailen artean zenbait transferentzia egitea.
Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.
Burlatan, 2006ko otsailaren 10ean._Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0604283