II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IBARGOITI
Lehiaketa Abintzaoko Kontzejuko Etxea eraikitzeko lanak burutzeko
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen gaineko arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Ibargoitiko Udalak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, 2006ko otsailaren 8ko osoko bilkuran:
Kontratuaren xedea: Abintzaoko Kontzejuko Etxea eraikitzeko obrak burutzea.
Kontratazioaren aurrekontua: ehun eta hogeita hamar mila seiehun eta hamalau euro eta berrogeita sei (135.614,46) zentimo, BEZa barne.
Proiektua eta baldintzen plegua: lehiatzaileen eskura Ibargoitiko Udaletxean (Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan, Elo) eta Canal Cero kopia-dendan, Pio XII.a, 13, Iruña.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2 , hau da, 2.712,29 euro.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan ezarritakoak.
Proposamenen aurkezpena: Ibargoitiko Udalaren erregistroan (Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan, Elo), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak baino lehen.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Udalaren egoitzan irekiko dira, 13:00etan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean.
Ibargoitin, 2006ko martxoaren 13an._Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L0604759