II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
MENDIGORRIA
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Granja La Serna, S.A. Jarduera: pentsu konposatuak pikortatzeko sistema ezartzeko proiektua. Tokia: Larragako errepidea, 4. km.
Mendigorrian, 2006ko otsailaren 27an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.
Iragarkiaren kodea: L0603991