38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

FONTELLAS

2005eko plantilla organikoko aldaketa hasiera batean onetsirik

Fontellasko Udalak, 2006ko urtarrilaren 24ko osoko bilkuran, 2005eko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen, aho batez, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Sailak 2005eko abenduaren 13an harturiko 4327 Ebazpena betez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Fontellasen, 2006ko martxoaren 6an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0604361