38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Administrari-ofizial izateko bi lanpostu betetzeko deialdia murriztua. Behin betiko zerrenda eta azterketa eguna

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2006ko martxoaren 20an:

"Administrari-ofizial izateko 2 lanpostu betetzeko deialdi murriztuaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, Tokiko Gobernu Batzarrak azaroaren 22an onetsi eta 2005eko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, abenduaren 9an, onartutako izangaien behin betiko zerrenda hau onestea erabaki dut:

Onartuak:

MARTIN MARIN, FELIPE

OIZ GIL, CELIA

Baztertuak: inor ez.

Orobat, izangaiei jakinarazten zaie oposizioko azterketa 2006ko martxoaren 31n eginen dela, goizeko 9:00etan, Zapatería kaleko 40-1.ean, eta epaimahaia honako hauek osatuko dutela:

Mahaiburua: Juan José Unzué Gaztelu jauna, Funtzio Publikoko zinegotzi berezia.

Mahaikideak:

Julio Sucunza Azcona jauna, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria.

Joseba Otano Villanueva jauna, Langileri Batzordearen ordezkaria.

Miguel Angel Irisarri Mateo jauna, Lehendakaritzako Alorreko idazkari teknikoa.

Mahaikide idazkaria: Juan Sáez Leclercq jauna, Lehendakaritzako Alorreko legelaria.

Iruñean, 2006ko martxoaren 20an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0604877