38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

579/2006 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ebazten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 6ko 579/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laborategiko industri ingeniari tekniko izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Maravillas Alemán Díez de Ulzurrun andreari 7290 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiari atxikia da, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2005eko maiatzaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 53. zenbakian.

Iruñean, 2006ko martxoaren 6an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0604655