38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udaleko kiroldegiko tasen aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko otsailaren 21eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Eguesibarko Udaleko kiroldegiko zerbitzu publikoetako eta jardueretako tasen aldaketa 2006. urterako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.5 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, erabaki hori behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen (Eguesibar), 2006ko martxoaren 16an._Alkate udalburua, José A. Andía García De Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0604667