38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OBANOS

Ordenantzaren aldaketa AR-2 eremuan

Obanosko Udalak, 2006ko martxoaren 2ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Urbanizazioari eta Eraikuntzari buruzko Ordenantzaren 13. artikuluaren aldaketa, Obanosko Hiri Antolamendurako Udal Planeko AR-2 banaketa eremuari dagokionez.

Espedientea interesatuen eskura egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Obanosen, 2006ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0604303