38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

109/2006 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, hezkuntzako itun berezien araubidea 2006/07 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan aplikatzeko arauak ematen dituena.

Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako martxoaren 14ko 67/2002 Foru Aginduaren babesean sinaturiko hezkuntza itun bereziek indarra galdu dute, lau urteko iraupena baitzuten, 2002/03 ikasturtearen hasieratik 2005/06 ikasturtea bukatu arte.

Bestalde, Batxilergoa, erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duen uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legean aurreikusten denez, irakaskuntza horiek ematen dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeek hezkuntza itun bereziak egin behar dituzte, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuari jarraikiz.

Lege hori aplikatuz batxilergorako itun bereziak sinatu ziren gizarte ekimeneko ikastetxeekin, ekainaren 20ko 333/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako arauei jarraikiz. Itun horiek lau urteko iraupena zuten, 2002/03 ikasturtearen hasieratik 2005/2006 ikasturtea bukatu arte.

Hortaz, beharrezkoa da Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan 2006/2007 ikasturtetik aurrera hezkuntza itunak lehen aldiz sinatu edo daudenak berritzeko erabiliko den prozedurari buruzko arauak onestea; itun horietan hurrengo lau ikasturteetan egin litezkeen aldaketak ere arautuko dira.

Horiek horrela, eta abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzako itun berezien araubidea 2006/07 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan aplikatzeko arauak onestea.

A R A U A K

1.1. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Legeari eta 416/1992 Foru Dekretuari jarraikiz, ikastetxe pribatuek Hezkuntza Departamentuari eskabidea aurkezten ahal diote, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, xede honetarako:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta/edo Batxilergoko irakaskuntza ez-derrigorrezkoetarako itun berezia berritzeko.

b) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta/edo Batxilergoko irakaskuntza ez-derrigorrezkoetarako itun berezia sinatzeko.

c) Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta/edo Batxilergoan zenbait unitate aldi baterako baimentzen dituzten xedapenen babesean sinatutako hezkuntza itun bereziak luzatzeko eta/edo aldatzeko.

1.2. Ebazpen honen arabera berritzen edo sinatzen diren itun bereziek lau urte iraunen dute, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Dena dela, aurreko c) idatz-zatian xedatutakoaren arabera luzatzen edo aldatzen diren itunak 2006/2007 ikasturterako izanen dira eta urtez urte luzatzen ahalko dira, ikastetxeak aldi baterako lortutako baimena izaten duen bitartean.

2.1. Ikastetxe bakoitzean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan itundu beharreko unitateak kalkulatzeko irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:

Oro har, itunen deialdi honetaz baliatu nahi duten ikastetxeentzat, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate itundu bakoitzak gehienez 25 ikasle izanen ditu.

Iruñeko eta Iruñerriko (Antsoain, Barañain, Beriain, Berriozar, Berriobeiti, Burlata, Zizurko Zendea, Galarko Zendea, Uharte, Orkoien, Aranguren ibarra, Elortzibar, Eguesibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate itunduek gutxienez 20 ikasleko batez besteko ratioa izanen dute gutxienez itundutako unitate bakoitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko gainerako aldeetan, hezkuntza maila bererako, gutxieneko ratioa 17 ikaslekoa izanen da eskola unitate bakoitzeko.

2.2. Ezaugarri soziodemografiko edo eskolako ezaugarri bereziko populazioaz arduratzen diren ikastetxe pribatuetako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitateak, Itun eta Dirulaguntza Batzordearen iritziz, salbuetsiak geratu ahalko dira orokorrean ezarri diren unitateko ikasle ratioa betetzetik, edo adin nahiz maila desberdinetako ikasleekin unitate batzuk itundu ahalko dira, betiere aurrekontuko kontsignazioei egokitzen bazaizkie.

2.3. Ikastetxe bakoitzean Batxilergoan itundu beharreko unitateak kalkulatzeko irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:

Oro har, itunen deialdi honetaz baliatu nahi duten ikastetxeentzat, Batxilergoko unitate itundu bakoitzak gehienez 35 ikasle izanen ditu.

Batxilergoko unitate itunduek 26 ikasleko batez besteko ratioa izanen dute gutxienez, unitate itundu bakoitzeko.

2.4. Hala Haur Hezkuntzarako bigarren ziklorako nola Batxilergorako, maila edo gradua osatzen duten kurtsoetako bakoitzean unitate bat baino gehiago duten ikastetxeetan, ikasturte berean matrikulatuta dauden ikasleen kopurua eskola unitate baten gehieneko edukiera baino handiagoa bada, ikastetxeak baimenduta dituen ikaspostuen arabera, talde hori banatu egiten ahalko da, baina ezin izanen da inoiz ere gainditu ikasketa maila edo graduan ikastetxeak baimenduta dituen ikaspostu eta unitateen edukiera.

2.5. Eskolatze Batzordeak eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak atal honetan ezarritakoa betetzen den begiratuko dute.

3.1._Sinatzen edo berritzen diren hezkuntza itun bereziak hurrengo lau urteetan aldatzen ahalko dira, aipatu den Erregelamenduaren 46. artikuluak aurreikusten dituen kasuetan. Itunaren aldaketa ofizioz edo parte batek eskatuta eginen da. Lehenbiziko kasuan, interesatuari entzunaldia eman beharko zaio.

3.2. Ebazpen honetako arauak hezkuntza itunak aldatzeko prozedurei aplikatuko zaizkie.

4._Itun berezia sinatzen dutenek formalizazio dokumentuan jasotzen diren eskubide eta betebeharrak izanen dituzte, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko Lege Organikoaren IV. Tituluan eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen honen babesean sinatzen diren hezkuntza itun bereziak I. eta II. eranskinetan azaltzen diren ereduei jarraikiz formalizatuko dira. Eredu horietan elkarrekiko eskubide eta betebeharrak jasotzen dira, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Hezkuntza Administrazioa behartuta dago funts publikoak esleitzera ikastetxe itunduak mantentzeko, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 12. eta 13. artikuluetan eta, hala behar denean, laugarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, eta zehazten den zenbatekoan, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko dagokion foru legean aurreikusitakoari jarraikiz.

5._Hezkuntza itunak berritzea edo sinatzea eskatzen ahalko dute Haur Hezkuntzako, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen titularrek, baldin eta behin betiko baimen edo sailkapena badute.

6._Aurreko idatz-zatian xedatutakoa hala izanda ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko edo Batxilergoko unitateren baterako aldi bateko baimena duten ikastetxeen titularrek, bai eta D ereduan Haur Hezkuntzako bigarren zikloa edo Batxilergoa emateko ez ohikoa eta aldi batekoa den baimena duten ikastetxeek ere ( 325/1996 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren babesean emandakoa), eskatzen ahalko dute beren ituna berritzea, baldintza hauek betez:

a) Ituna berritu eginen da ikastetxeak irtenbidea ematen badie bestela konpondu ez daitezkeen premiazko eskolatze beharrei.

b) Ituna 2006/2007 ikasturterako luzatuko da, baina gehiago luza daiteke, baldin eta ikastetxeak aldi bateko baimenari eusten badio edo behin betiko kalifikazioa edo baimena lortzen badu, edo itun hori luzatzea ekarri zuten eskolatze beharrek bere horretan segitzen badute.

7.1._Hezkuntza ituna sinatu edo berritzean, unitate kopurua 2005/2006 ikasturtean ikastetxeak itunduta zuen bera izan daiteke, baita txikiagoa edo handiagoa ere, ebazpen honen hamaikagarren eta hamahirugarren idatz-zatiek aipatzen duten ebaluazioaren ondorioaren arabera, baina unitate itunduen kopurua ez da izanen behin ere ikastetxearen titularrak eskatutakoa baino handiagoa, eta ez du unitate baimenduen kopurua gaindituko.

7.2. Lehen aipatu den Erregelamenduaren 7. artikuluari jarraikiz, itun bereziaren eragina ituntzen den hezkuntza mailako unitate guztietara hedatuko da.

7.3. Kurtso bakoitzari zenbat unitate dagozkion ikastetxeko titularrak erabakiko du, eta edozein modutan ere, eskolatutako ikasleek bertan segituko dutela bermatuko da.

7.4. Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduak bere 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hezkuntza itun bat berritzeko onespena eman ezean, Administrazioa ados jar daiteke ikastetxearen titularrarekin ituna urtebetez bakarrik luzatzeko.

8.1._Hezkuntza itunak sinatu, berritu edo luzatzeko eskabideak ebazpen honen III. eta IV. eranskinetan azaltzen diren ereduen arabera aurkeztuko dira Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzenduta.

8.2. Hezkuntza itunak sinatu, berritu edo luzatzeko eskabideak ikastetxeen Erregistro Berezian ikastetxe bakoitzeko titular gisa ageri direnek sinatuko dituzte. Titularra pertsona juridiko bat baldin bada, haren legezko ordezkaritza duenak sinatu beharko du eskaera. Ordezkaritza frogatzeko notario-ahalorde askietsia, horren fotokopia konpultsatua edo "apud acta" ahalorde-agiria erantsi beharko da.

9._Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzarako itun berezia sinatzea eskatzen duten ikastetxeek ondoko dokumentazioa erantsi beharko diote eskabideari:

9.1. Txosten bat, ondokoa azaltzen duena:

Ikastetxeak nola betetzen dituen bere eskualdeko, udalerriko edo barrutiko eskolatze beharrak.

Hartzen diren ikasleen baldintza sozio-ekonomikoen balorazioa.

Halakorik bada, ikastetxean egiten diren esperientzia pedagogikoen ezaugarriak eta irakaskuntzaren kalitaterako eta hezkuntza sistemarako duten interesa.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea eta horren garapenerako xedapenak aplikatzearen ondoriozko beharrak.

Ikastetxearen lana baloratzeko balio duen beste edozein informazio (eskola jarduera osagarriak, eskola orduz kanpoko jarduerak, eskola zerbitzuak eta beste egoera batzuk).

9.2. Horiez gainera, aurkeztu beharko dira Gizarte Segurantzako Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo kasuan kasuko Zerga Bilketarako Delegazioak emandako ziurtagiri eguneratuak edo beste edozein agiri, zeinetan egiaztatuko baita ikastetxearen titularrak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

9.3. Ikastetxearen titularra kooperatiba izanez gero, horretan agintzen duten Estatutuen kopia bat beharko da. Dokumentu hori aurkeztea ez da beharrezkoa izanen, ordea, ikastetxeak aurretik ituna egin badu eta itunak azken aldiz berritu zirenetik kooperatibaren estatutuak aldatu ez badira.

Aipatu diren agiri horiek aurkezten ez badira hezkuntza itunak ez dira berrituko.

10._Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzarako itun berezia berritu edo aldatu nahi duten ikastetxeek, ebazpen honen zortzigarren idatz-zatian jasotzen den eskabidea baizik ez dute aurkeztuko; horrekin batera, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela frogatzen duten agiriak eta, kasua bada, 9.3 artikuluan aipatutako estatutuen kopia.

Aipatu diren agiri horiek aurkezten ez badira hezkuntza itunak ez dira berrituko.

11._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eskaria egiten duen ikastetxe bakoitzari buruzko txostena prestatuko du eta bertan hau agertuko:

a) Ikastetxearen identifikazio datuak.

b) Zer hezkuntza eskualdetan dagoen, hari buruzko datuak.

c) Izandako esperientzia pedagogikoak.

d) Ikastetxeko eskola jarduera osagarriak, zerbitzuak eta instalazioak.

e) Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean eta hura garatzeko xedapenetan jasotzen diren aurreikuspenen aplikazioa.

f) Eskabidea egokiro baloratzeko balio duen beste edozein argibide.

g) Txosteneko itun eskabideari buruzko proposamena.

Hori dena, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 21. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Txosten horiek Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura igorriko dira, eskabideen dokumentuak jaso eta hamabost egun balioduneko epean.

12._Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak Itun eta Dirulaguntza Batzordeari adieraziko dio zein diren bilduta dauzkan datuak, Batzorde horrek baloratu eta behar den proposamena egin dezan, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 23. artikuluak xedatzen duenaren arabera.

13.1._Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen 416/1992 Foru Dekretuaren 23.3 artikuluari jarraikiz, Itun eta Dirulaguntza Batzordea ondokoek osatuko dute:

_Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, batzordeburu izanen dena. Bozketetan berdinketarik gertatzen bada, kalitatezko botoa izanen du.

_Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

_Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria.

_Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

_Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendaria.

_Euskara Zerbitzuko zuzendaria.

_Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat, hark izendatua.

_Gizarte ekimeneko ikastetxeetan ordezkapen handiena duten erakunde patronaletako hiru ordezkari.

_Gizarte ekimeneko ikastetxeetan ordezkari kopururik handiena duten sindikatuetako bi ordezkari.

_Nafarroako gizarte ekimeneko ikastetxeetan ordezkapen handiena duten ikasleen gurasoen erakundeetako bi ordezkari.

_Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, batzordeko idazkari izanen dena, hizpidea duela baina botoa emateko eskubiderik ez.

13.2. Batzorde horren proposamena aurrekontuan dagoen diruari egokituko zaio eta ez du gaur egun itundurik dauden unitateen kopurua gainditu beharko.

14._Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak eta Itun eta Dirulaguntzen Batzordearen proposamena ikusita, hezkuntza itunak ebazteko proposamena eginen du. Ebazpena, ezezkoa izanez gero arrazoitua izanen dena, interesatuei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hezkuntza kontseilariak gora jotzeko errekurtsoari buruz ematen duen ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da.

15._Indarra duten xedapenek Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren eta, hala izanez gero, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren esku uzten duten finantza arloko kontrolaren menpe geldituko dira ikastetxe itunduak.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Itun eta Dirulaguntza Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko otsailaren 9an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikastetxe pribatu batekin araubide bereziko hezkuntza itun osoa lau urterako formalizatzeko administrazio agiria

Iruñean, 2006ko .........aren ...........(e)an.

Alde batetik:

Izen-deiturak:

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia.

Bestetik:

Izen-deiturak: ondoko hau den aldetik:

f Titularra f Legezko ordezkaria. Ondoan adierazten diren ezaugarriak dituen ikastetxearena:

a) Titulartasuna:

b) Identifikazio Fiskaleko Zenbakia:

c) Berariazko izena:

c) Kodea:

e) Helbidea:

f) Herria:

g) Udalerria:

h) Baimena (adierazi horri buruzko administrazio xedapena eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean noiz argitaratu zen):

Abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3.2. eta 25. artikuluetan eta aipatu ikastetxearen hezkuntza ituna sinatu edo berritzea onesten duen ..................(e)ko ..../2006 Ebazpenean (.............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ..... zk.) xedatutakoari jarraikiz.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza ez-derrigorrezkoa eskaini beharrez, hezkuntzaren zerbitzu publikoa Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak aurreikusten duen moduan ematearren,

ERABAKI DUTE

Araubide bereziko hezkuntza ituna sinatu/berritzea, klausula hauen arabera:

Lehena._Hezkuntza itun hau sinatzen duen ikastetxe pribatua Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren IV. Tituluan ezarritako arauen menpe jartzen da (arau horietan aldaketa batzuk egin ziren ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenaren bidez eta Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetan lehenaren bidez), eta itunaren ondoriozko beharkizunak bere gain hartzen ditu, aipatu Lege Organiko horietan, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan, aplika dakizkiokeen gainerako arauetan eta administrazio dokumentu honetan berean ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena._Itun berezia onesteko ...../2006 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, itunaren barnean sartzen diren unitateak ondokoak dira:

........... eskola unitate, Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoak, "...................." hizkuntza ereduan, 2006/07 ikasturtetik aurrera.

Unitate kopurua aldatu egin daiteke itunak indarra izan bitartean, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena._Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, itun honek lau urteko iraupena izanen du, 2006/2007 ikasturtearen hasieratik aurrera.

Laugarrena._Administrazioa beharturik dago ikastetxe itundua sostengatzeko funts publikoak esleitzera, zehaztuko den kopuruan, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 12., 13. eta 34.1 34.3 artikuluetan eta, hala denean, laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege bakoitzean aurreikusitakoaren arabera.

Hezkuntza Administrazioak ikastetxeko irakasleen soldatak ordainduko ditu, eskuordetutako ordainketa gisa eta ikastetxeko erakunde titularraren izenean. Dena den, horrek ez du Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen arteko inolako lan harremanik sortzen, Hezkuntzaren Kalitatea arautzen duen abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 76. artikuluak dioen bezala.

Bosgarrena._8/1985 Lege Organikoaren 51. artikuluan eta abenduaren 14ko 416/1995 Foru Dekretuaren 14.ean xedatutakoaren arabera, ikastetxe itunduaren titularra beharturik dago itunaren helburu diren ikasketak ematera, honela:

_Kasuan kasuko programei eta ikasketa planei jarraikiz eta irakaskuntza antolatzeko indarra duten arauei loturik.

_Dohainik, itunaren izaera osorik mantentzen den bitartean.

Seigarrena._Halaber, ikastetxearen titularra beharturik dago ikastetxean egiten diren jarduera osagarriak, eskola orduz kanpoko jarduerak eta zerbitzu arlokoak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 15. artikuluan xedatutakoari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenari egokitzera.

Zazpigarrena._Ikastetxe itunduetako irakasleen jarduera guztiak, irakastorduetakoak eta osagarriak, Administrazioak ordainketa eskuordetu bezala ordaindutakoak, itundutako irakaskuntza mailan emanen dira.

Zortzigarrena._Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago ikasleak onartzeko honako hauetan ezartzen diren arauak betetzera: Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 72.2 artikulua eta bosgarren xedapen gehigarria; funts publikoekin sostengatutako Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioetan ikasleak onartzeko irizpideak arautzen dituen martxoaren 4ko 130/1996 Foru Dekretua, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleak onartzeko bidea urtero ezartzen duen Ebazpena, edo etorkizunean aipatutakoak ordezten dituzten arauak.

Bederatzigarrena._Itundutako ikastetxearen titularra beharturik dago, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 54. artikuluak (Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenak emandako idazketaren arabera) eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26. artikuluak aipatzen dituzten aginte organoak edukitzera. Aginte organo horiek indarra duen araudiari jarraikiz eratu eta berrituko dira eta halaberean erabiliko dituzte beren eskumenak.

Hamargarrena._Ikastetxe itunduan hutsik gelditzen diren irakasle lanpostuak Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 60. artikuluan xedatutakoaren arabera hornituko dira, ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetan lehenean eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26.3 artikuluan idatzita dagoen bezala.

Hamaikagarrena._Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago Haur Hezkuntzako bigarren zikloan ituntzen den unitate kopuru bera jardunean mantentzera, baita, indarra duen araudian ageri den unitate itundu bakoitzeko ikasleen batez besteko ratioa, gutxienez, mantentzera ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 16. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz.

Ikasle/itundutako unitateen batez besteko ratio horretan edo funtzionamenduan dauden unitateen kopuruan murriztapenik gertatuz gero, unitate itunduen kopurua ere murriztuko da. Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 16. artikuluak aipatzen dituen betebeharrak betetzen ez badira, berriz, itun hau deuseztatu eginen da.

Ikastetxearen titularrak aipatu diren gorabehera horien berri eman beharko dio Hezkuntza Departamentuari.

Hamabigarrena._Ikastetxe itunduaren titularrak beharrezkoak diren publizitate neurriak hartuko ditu, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 18. artikuluak ikastetxe itunduaren izaera eta, hala bada, ikastetxearen beraren izaera ezagutarazteko, ezartzen dituen beharkizunak betetzeko.

Era berean, ituna gauzatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, hain zuzen ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 35. artikulutik 38.era bitartekoetan ezarritakoak.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxe itunduaren "bestelako gastuak" kontzepturako Administrazioak ordaintzen dituzten zenbatekoak, hots, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan baimendutakoak, ikasturte bakoitzaren bukaeran justifikatuko dira (urriaren 31 baino lehen beti). Horretarako, ikastetxeko titularrak kontu horiek onesten dituen Eskola Kontseiluaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztuko du.

Hamahirugarrena._Ikastetxe itundua indarra duten xedapenek Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kkontu-hartzailetzari finantza arloan esleitzen dioten kontrolaren menpe geldituko da, bai eta, hala izanez gero, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren menpe ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 41. artikuluak ezarri bezala. Orobat, Kontuen Ganberaren kontrola ere izanen du.

Hamalaugarrena._Itun hau berritu eta aldatzeko, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42. artikulutik 46.era bitartekoetan ezarritakoari segituko zaio.

Hamabosgarrena._Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 47. artikulutik 57.era bitartekoetan aipatzen diren arrazoiak gertatuz gero, ituna iraungiko da.

Hamaseigarrena._Itun hau aplikatzerakoan sortzen diren auziak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatziko dira.

Eta horrela ager dadin, goian adierazitako egun eta tokian, bi ale sinatzen dira.

Ikastetxe pribatuaren aldetik, Hezkuntza Departamentuaren aldetik,

Sinatua Sinatua

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren

zuzendari nagusia

II. ERANSKINA

Batxilergoko ikastetxe pribatu batekin araubide bereziko hezkuntza ituna lau urterako formalizatzeko administrazio agiria

Iruñean, 2006ko .........aren ...........(e)an.

Alde batetik:

Izen-deiturak:

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia.

Bestetik:

Izen-deiturak: ondoko hau den aldetik:

f Titularra f Legezko ordezkaria. Ondoan adierazten diren ezaugarriak dituen ikastetxearena:

a) Titulartasuna:

b) Identifikazio Fiskaleko Zenbakia:

c) Berariazko izena:

d) Kodea:

e) Helbidea:

f) Herria:

g) Udalerria:

h) Baimena (adierazi horri buruzko administrazio xedapena eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean noiz argitaratu zen):

Abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3.2. eta 25. artikuluetan eta aipatu ikastetxearen hezkuntza ituna sinatu edo berritzea onesten duen ..................(e)ko ..../2006 Ebazpenean (.............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ..... zk.) xedatutakoari jarraikiz.

Batxilergoko hezkuntza ez-derrigorrezkoa eskaini beharrez, hezkuntzaren zerbitzu publikoa Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak aurreikusten duen moduan ematearren,

ERABAKI DUTE

Araubide bereziko hezkuntza ituna sinatu/berritzea, klausula hauen arabera:

Lehena._Hezkuntza itun hau sinatzen duen ikastetxe pribatua Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren IV. Tituluan ezarritako arauen menpe jartzen da (arau horietan aldaketa batzuk egin ziren ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenaren bidez eta Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetan lehenaren bidez), eta itunaren ondoriozko beharkizunak bere gain hartzen ditu, aipatu Lege Organiko horietan, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan, aplika dakizkiokeen gainerako arauetan eta administrazio dokumentu honetan berean ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena._Ituna onesteko ...../2006 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, itunaren barnean sartzen diren unitateak ondokoak dira:

......... eskola unitate, Batxilergokoak, "...................." hizkuntza ereduan, 2006/07 ikasturtetik aurrera.

Unitate kopurua aldatu egin daiteke itunak indarra izan bitartean, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena._Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, itun honek lau urteko iraupena izanen du, 2006/2007 ikasturtearen hasieratik aurrera.

Laugarrena._Administrazioa beharturik dago ikastetxe itundua sostengatzeko funts publikoak esleitzera, zehaztuko den kopuruan, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 12., 13. eta 34.1 34.3 artikuluetan eta, hala denean, laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege bakoitzean aurreikusitakoaren arabera.

Hezkuntza Administrazioak ikastetxeko irakasleen soldatak ordainduko ditu, eskuordetutako ordainketa gisa eta ikastetxeko erakunde titularraren izenean. Dena den, horrek ez du Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen arteko inolako lan harremanik sortzen, Hezkuntzaren Kalitatea arautzen duen abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 76. artikuluak dioen bezala.

Bosgarrena._8/1985 Lege Organikoaren 51. artikuluan eta abenduaren 14ko 416/1995 Foru Dekretuaren 14.ean xedatutakoaren arabera, ikastetxe itunduaren titularra beharturik dago itunaren helburu diren ikasketak ematera, honela:

_Kasuan kasuko programei eta ikasketa planei jarraikiz eta irakaskuntza antolatzeko indarra duten arauei loturik.

_Dohainik, itunaren izaera osorik mantentzen den bitartean.

_Dohainik, salbu eta irakaskuntza arautuaren sailean diru publikotik heldu denaren osagarri den finantzazio gisa ikasleek edo haien familiek ordaindutako zenbatekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan ezarri bezala, hezkuntza itun berezi osoa itun partzial bihurtzen denean. Ikastetxeak ikasleei kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duen finantzazio osagarria modulu ekonomikoaren "bestelako gastuak" atalari aurre egiteko bideratuko da eta, horren ondorioz, Administrazioak itunaren modulu ekonomikoaren "bestelako gastuak" ataleko kopuru osora iristeko falta den diru kopurua baizik ez du ordainduko; hori guztia Aurrekontuei buruzko kasuko Foru Legean xedatzen dena galarazi gabe.

Seigarrena._Halaber, ikastetxearen titularra beharturik dago ikastetxean egiten diren jarduera osagarriak, eskola orduz kanpoko jarduerak eta zerbitzu arlokoak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 15. artikuluan xedatutakoari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenari egokitzera.

Zazpigarrena._Ikastetxe itunduetako irakasleen jarduera guztiak, irakastorduetakoak eta osagarriak, Administrazioak ordainketa eskuordetu bezala ordaindutakoak, itundutako irakaskuntza mailan emanen dira.

Zortzigarrena._Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago ikasleak onartzeko honako hauetan ezartzen diren arauak betetzera: Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 72.2 artikulua eta bosgarren xedapen gehigarria; funts publikoekin sostengatutako Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioetan ikasleak onartzeko irizpideak arautzen dituen martxoaren 4ko 130/1996 Foru Dekretua, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleak onartzeko bidea urtero ezartzen duen Ebazpena, edo etorkizunean aipatutakoak ordezten dituzten arauak.

Bederatzigarrena._Itundutako ikastetxearen titularra beharturik dago, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 54. artikuluak (Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren azken xedapenetako lehenak emandako idazketaren arabera) eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26. artikuluak aipatzen dituzten aginte organoak edukitzera. Aginte organo horiek indarra duen araudiari jarraikiz eratu eta berrituko dira eta halaberean erabiliko dituzte beren eskumenak.

Hamargarrena._Ikastetxe itunduan hutsik gelditzen diren irakasle lanpostuak Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 60. artikuluan xedatutakoaren arabera hornituko dira, ikastetxeen partaidetza, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetan lehenean eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 26.3 artikuluan idatzita dagoen bezala.

Hamaikagarrena._Itun honen ondorioz, ikastetxearen titularra beharturik dago Batxilergoan ituntzen den unitate kopuru bera jardunean mantentzera, baita, indarra duen araudian ageri den unitate itundu bakoitzeko ikasleen batez besteko ratioa, gutxienez, mantentzera ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 16. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz.

Ikasle/itundutako unitateen batez besteko ratio horretan edo funtzionamenduan dauden unitateen kopuruan murriztapenik gertatuz gero, unitate itunduen kopurua ere murriztuko da. Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 16. artikuluak aipatzen dituen betebeharrak betetzen ez badira, berriz, itun hau deuseztatu eginen da.

Ikastetxearen titularrak aipatu diren gorabehera horien berri eman beharko dio Hezkuntza Departamentuari.

Hamabigarrena._Ikastetxe itunduaren titularrak beharrezkoak diren publizitate neurriak hartuko ditu, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 18. artikuluak ikastetxe itunduaren izaera eta, hala bada, ikastetxearen beraren izaera ezagutarazteko, ezartzen dituen beharkizunak betetzeko.

Era berean, ituna gauzatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, hain zuzen ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 35. artikulutik 38.era bitartekoetan ezarritakoak.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxe itunduaren "bestelako gastuak" kontzepturako ikasleek ordaintzen dituzten zenbatekoak, hots, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan baimendutakoak, ikasturte bakoitzaren bukaeran justifikatuko dira (urriaren 31 baino lehen beti). Horretarako, ikastetxeko titularrak kontu horiek onesten dituen Eskola Kontseiluaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztuko du.

Hamahirugarrena._Ikastetxe itundua indarra duten xedapenek Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetzari finantza arloan esleitzen dioten kontrolaren menpe geldituko da, bai eta, hala izanez gero, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren menpe ere, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 41. artikuluak ezarri bezala. Orobat, Comptos Ganberaren kontrola ere izanen du.

Hamalaugarrena._Itun hau berritu eta aldatzeko, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42. artikulutik 46.era bitartekoetan ezarritakoari segituko zaio.

Hamabosgarrena._Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 47. artikulutik 57.era bitartekoetan aipatzen diren arrazoiak gertatuz gero, ituna iraungiko da.

Hamaseigarrena._Itun hau aplikatzerakoan sortzen diren auziak Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatziko dira.

Eta horrela ager dadin, goian adierazitako egun eta tokian, bi ale sinatzen dira.

Ikastetxe pribatuaren aldetik, Hezkuntza Departamentuaren aldetik,

Sinatua Sinatua

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren

zuzendari nagusia

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

IV. ERANSKINA

Eskabide eredua

Iragarkiaren kodea: F0602801