38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EDIKTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko 7 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurrean. Iragarkia.

María del Carmen Corchón Zamora andreak gora jotzeko errekurtsoa paratu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko 7 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko puntuazioen behin betiko zerrendaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesatuen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2006ko martxoaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0604752