38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 111 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 10ean emandako 1922/2005 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2005eko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 15ean, argitaratua. Iragarkia.

Fernando Catalán Jaso jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horretako hautapen aldiko laugarren probaren behin betiko emaitzen kontra. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko martxoaren 20an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0604875