38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

383/2006 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko 2006ko Ingurumen Ikuskaritza Programa onesten duena.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak, 2001eko apirilaren 4an, gomendio bat eman zuten (2001/331/EK) estatu kideetan ingurumen aldeko ikuskapenak egiteko gutxieneko irizpideei buruz; gomendio horretan ezartzen da, ikuskapenen plangintzari dagokionez, ingurumen aldeko ikuskapenak aldez aurretik planifikatu behar direla, eta horretarako ingurumen aldeko ikuskapenen programa bat edo batzuk ezarri behar direla, estatu kide osoa eta bertan dauden instalazio kontrolatu guztiak barne hartzen dituztenak.

Nafarroako Foru Komunitatean, ingurumen arloko ikuskapen-lanak planifikatu eta antolatzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren eginkizuna da.

Ebazpen honen xedea da Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2001eko apirilaren 4an emandako gomendioa, estatu kideetan ingurumen aldeko ikuskapenak egiteko gutxieneko irizpideei buruzkoa, (2001/331/EK), praktikan jartzea.

Gainera, ibai ibilguak natur inguruneko elementu sentiberenetako bat direnez, horiek ikuskatzeko plan berezi bat gauzatuko da, kalte gehien ekar diezaioketen jarduerei eta ekintzei dagokienez.

Beraz, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak proposaturiko txostena ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko 2006ko Ingurumen Ikuskaritza Programa onestea. Haren testua ebazpenaren eranskinean dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzura eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 17an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

I. ERANSKINA

Industria Jardueren Ingurumen arloko 2006ko Ikuskapen Programa

1._Eremu geografikoa.

Programa Nafarroako Foru Komunitatean aplikatuko da.

2._Indarraldia.

Programaren indarraldia 2006. urtea da.

3._Instalazio kontrolatuak.

3.1. Ohiko ikuskapenak

3.1.1. IPPC jarduerak: Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko 16/2002 Legearen aplikazio esparruan eta Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2. eranskinean jasotako instalazioak.

INSTALAZIO MOTA KOPURUA

Errekuntza-instalazioak, 50 Mw-tik gorako errekuntza_ahalmen

termikokoak 4

Metalen ekoizpena eta eraldaketa 31

Mineralen industriak 9

Industria kimikoak. 6

Hondakinen kudeaketa 17

Paper eta kartoi industriak 6

Ehungintzako industriak 2

Nekazaritzako elikagaien industria 23

Disolbatzaile organikoen kontsumoa 5

Karbono industria 1

Instalazioak guztira 104

16/2000 Legeak ukitzen dituen jardueretako ikuskapenak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek eginen dituzte beti. Aurreikusirik dago urtean ikuskapen bat egitea instalazio bakoitzean, baina gehiago izan litezke Ingurumen arloko baimen osatuaren tramitazioari dagokionez.

3.1.2. Hondakinak kudeatzeko instalazioak

INSTALAZIO MOTA KOPURUA

Hondakin arriskutsuen kudeatzaileak. 17

Hondakin arriskugabeen kudeatzaileak. 14

Instalazioak guztira 31

Hondakinen kudeaketako jardueretako ikuskapenak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek eginen dituzte, edo Sociedad Pública Navarra de Medio Ambiente Industrial, S.A.ko langileek.

3.1.3. Hondakin arriskutsuak ekoizten dituzten instalazioak.

Sarturik daude hondakin kopuru gehien sortzen duten hondakin arriskutsuen ekoizleak, IPPC jarduera eta hondakin kudeatzaileak ez direnak.

INSTALAZIO MOTA KOPURUA

Hondakin arriskutsuen ekoizleak. 19

Guztira 19

Jarduera horien ikuskapenak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko langileek eginen dituzte.

3.1.4. Hondakin uren isuriak.

INSTALAZIO MOTA KOPURUA

Hondakin uren isuriak. 132

Guztira 132

Hondakin urak ekoizteko jardueren ikuskapenak Sociedad Pública Navarra de Medio Ambiente Industrial, S.A.ko langileek eginen dituzte, eta gainera hondakin uren isurietako 190 lagin hartuko dituzte.

3.1.5. Jarduera sailkatuak.

Jarduera sailkatuetan Foruzaingoak eta Sepronak eginen dituzte ikuskapenak, aurreko urteetan bezala. Ikuskapenak sektore hauetan eginen dira:

_Barazkien eraldaketa.

_Erabiltzetik gelditutako ibilgailuak kudeatzeko jarduerak.

_Hondakin arriskutsuak ekoizteko jarduerak.

3.2. Ohiz kanpoko ikuskapenak

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak indarra hartu ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren eskumena da Ingurumen arloko baimen osatua behar duten jarduerak irekitzeko baimena ematea. Horren arabera, egin beharreko ohiz kanpoko ikuskapenen kopurua kalkulatzen da, bai salaketei edo gorabeherei erantzunez bai abian jarri edo baimendu aurretik egin beharrekoena.

INSTALAZIO MOTA KOPURUA

Abiarazi edo baimendu aurrekoak 50

Salaketak eta gorabeherak 15

Guztira 65

4._Ibai-ibilguen zaintza.

Identifikaturiko industria jardueren ikuskapenez gain, Sepronak eta Foruzaingoak etengabeko kontrola eginen du Nafarroako ibaien gainean, eta lehentasuna emanen die ibaietako goi-eremuei (debeku-eremuak) eta arrantzarik gabeko tarteei.

Zaintzarako jarduera eta hilabete garrantzitsuenak hauexek dira:

HILABETEAK

Gorabeherak, obrak, isurketak,

heriotzak etab. x x x x x x x x x x x x

Arrainen eta emarien eskalen

gaineko kontrola x x x x x x

Isileko arrantzaren gaineko

zaintza eta kontrola x x x x x x x

Kirol arrantzaren gaineko

zaintza x x x x x x

Karramarro arrantzaren

gaineko zaintza x x x

Ibaietako igerilekuen

ikuskapena x x

Karramarro seinaledunaren

arrantzaren zaintza x x

Iragarkiaren kodea: F0603050