38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

658/2006 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 318 zenbaki profesionala daukan foruzainak aurkezturiko 29/2006 prozedura laburtuaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Nafarroako Foruzaingoak 2004ko abenduaren 2an zuen behin betiko maila-zerrendaren aurka aurkeztu zen.

318 zenbaki profesionala daukan foruzainak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Nafarroako Gobernuak 2005eko azaroaren 14an harturiko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, 318, 504, 467, 509, 531, 524 eta 468 zenbaki profesionalak dauzkaten foruzainek 2005eko maiatzaren 10ean aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoak ez diren onartu eta 356, 498, 318, 508, 560 eta 437 zenbaki profesionalak dauzkaten foruzainek aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoak ezetsi egin ziren. Errekurtso horiek Barne zuzendari nagusiak Nafarroako Foruzaingoak 2004ko abenduaren 2an zuen behin betiko maila-zerrenda onetsi eta argitaratzeko apirilaren 4an eman 392/2005 Ebazpenaren eta Barne zuzendari nagusiak apirilaren 4ko 392/2005 Ebazpena zuzentzeko ekainaren 2an eman 814/2005 Ebazpenaren aurka aurkeztu ziren

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 318 zenbaki profesionala daukan foruzainak jarritako 29/2006 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea 318 zenbaki profesionala daukan foruzainari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0604874