38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

144/2006 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2006ko lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 24/2006).

Ikusirik Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko lansarien berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 24/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 9an sartu da 2006ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 59/2005).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorearen (kodea: 3104605) lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ERAIKINEN ETA LOKALEN GARBIKETA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2006KO LANSARIEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 31n, 16:30ean.

Valentín Velasco Carrasco jauna buru dela bildu da Nafarroako eraikinen eta lokalen garbiketaren sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa, honako entitate eta ordezkari hauez osaturik:

Enpresaburuen aldetik, María Luisa García Arias eta David Bueno Martínez jaun-andreak, Garbiketa Enpresen Elkarte Profesionalaren izenean, eta Carlos Esquisábel Esteban eta José Manuel Ayesa Villar jaunak, Nafarroako Eraikin eta Lokalen Garbiketaren arloko Enpresaburuen Elkarte Profesionalaren izenean.

Langileen aldetik, Luis Hernández Inac eta Sagrario Fernández jaun-andreak, UGTren izenean, Juan Antonio Vidal Caníbal, CC.OO. sindikatuaren izenean, Juan José Celaya Elizalde, ELAren izenean, eta Pello Lasa Iriberri, ESKren izenean.

Bi alderdiek, legezko gaitasuna elkarri aitorturik, enpresaburuen ordezkari guztien eta UGT eta CCOO sindikatuen ordezkarien aldeko botoa izanik,

ERABAKI DUTE:

Lehendabizikoa._Indarra duen hitzarmen kolektiboaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (2005eko uztailaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), lansarien taulak onetsi eta izenpetzea. Taulok 2006ko abenduaren 31tik aurrera izanen dute indarra, eta akta honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena._Lansarien taulako testuaren bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko beharrezkoa dena egin dezan, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Horretarako, ahalmena eman zaio batzordeburuari, beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau prestatu da, bertaratuek sinatu dutena, idazpuruan aipatu toki eta egunean.

2006KO LANSARIEN TAULAK

ADMINISTRARIEN TALDEA

Administrari burua 1338,19 141,28 21909,49 12,98 21980,13 13,02 51,11 63,90 1,68 200,73 200,73 66,91 66,91

Administrari ofiziala 1061,34 129,44 17602,82 10,43 17667,54 10,47 40,50 50,64 1,33 159,20 159,20 53,07 53,07

Administrari-laguntzailea 952,52 124,82 15910,46 9,43 15972,87 9,46 36,36 45,47 1,20 142,88 142,88 47,63 47,63

MENPEKOEN TALDEA

Biltegizaina 906,01 125,74 15224,77 9,02 15287,64 9,06 34,61 43,27 1,14 135,90 135,90 45,30 45,30

Ordenantza kobratzailea 906,01 125,74 15224,77 9,02 15287,64 9,06 34,61 43,27 1,14 135,90 135,90 45,30 45,30

LANGILEEN TALDEA

Kanpoko garbiketen arduradun nagusia 1268,73 138,36 20829,63 12,34 20898,81 12,38 48,47 60,57 1,59 190,31 190,31 63,44 63,44

Barneko garbiketen arduradun nagusia 1199,41 135,37 19750,96 11,70 19818,65 11,74 45,82 57,26 1,51 179,91 179,91 59,97 59,97

Kanpoko garbik. talde orokorreko burua 1060,54 129,44 17590,82 10,42 17655,54 10,46 40,50 50,64 1,33 159,08 159,08 53,03 53,03

Barneko garbik. talde orokorreko burua 991,12 126,44 16510,52 9,78 16573,74 9,82 37,87 47,32 1,24 148,67 148,67 49,56 49,56

Gidaria/Gidari-garbitzailea 952,49 124,82 15910,01 9,43 15972,42 9,46 36,36 45,47 1,20 142,87 142,87 47,62 47,62

Peoi espezializatua / Eskorga-gidaria 952,49 124,82 15910,01 9,43 15972,42 9,46 36,36 45,47 1,20 142,87 142,87 47,62 47,62

Peoi garbitzailea 906,01 125,74 15224,77 9,02 15287,64 9,06 34,61 43,27 1,14 135,90 135,90 45,30 45,30

Gidarien, gidari-garbitzaileen eta eskorga-gidarien plusa: 32,27 euro hilean.

Gidari-beira garbitzaileen plusa: 33,50 euro hilean.

Beira garbitzaileen plusa: 20,94 euro hilean.

Joan-etorrietako plusa: 0,25 euro kilometroko.

Jaiegunetako plusa: 2,56 euro orduko (17,05 euro lanaldiko 6,66 h.)

Oinetakoak: 13,10 euro.

2006. urteko lanaldia: 1.688 ordu.

AZALPEN OHARRAK

1._Urtean jasotako guztia dakarren zutabean langileak 2006an egiaz jasotako urteko lansaria dago adierazirik, udaberriko paga barne, 2005eko urtean sorrarazia bada ere.

2._Urtean sorrarazitako guztia dakarren zutabean langileak 2006an egiaz sorrarazitako urteko lansaria dago adierazirik, udaberriko paga barne, 2005eko urtean ordainduko bada ere.

3._Orduko sorrarazitako prezioa izanen da 2006an lan harremana amaituko duten langileek egiaz lan egindako ordu bakoitzeko jaso beharko duen zenbatekoa; horrek ez du eragozten 2007ko taulen arabera dagokion eguneratzea egitea.

4._Orduko jasotako prezioa dakarren zutabean langileak 2006an egiaz lan egindako ordu bakoitzeko jasotako orduko lansaria dago adierazirik, udaberriko paga barne, 2005eko urtean sorrarazia bada ere.

2006. urtean, gidariek (txoferrak), gidari-garbitzaileek eta eskorga-gidariek 32,27 euroko pizgarria jasoko dute hilean, karguko eginkizunak erantzukizunez eta behar bezala betetzeagatik; gidari-beira garbitzaileek 33,5 euroko pizgarria jasoko dute hilean, eta beira garbitzaileek 20,94 euroko pizgarria hilean, betiere lanaldiaren erdia gutxienez horretan ematen badu.

Lerro hauetan jasotako pizgarriak 2007an berrikus daitezke.

Iragarkiaren kodea: F0603205