38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GALBARRA

157 makal enkantean, % 10 merkeago

Plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra._157 makal, 105 metro kubiko zur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 3.118,50 euro.

Proposamenak, iragarkiaren bukaeran agertzen den ereduari jarraituz, enpresaren sailkapen agiria eta 62,37 euroko behin-behineko fidantza aurkeztu beharko dira, Alkatetzan edo Idazkaritzan, 2006ko maiatzaren 3ko eguerdiko ordu bata baino lehen. 2006ko maiatzaren 4an irekiko dira pleguak, Kontzejuaren bilkura aretoan, 19:30ean.

Gainerako baldintza ekonomiko eta administratiboak idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Galbarran, 2006ko martxoaren 10ean._Kontzejuko burua, Miguel Angel Landa Cayetano.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..............., helbidea: ....................., Galbarran 157 makalez osatutako lotearen enkantearen berri izan baitut, haien truke ............. (letraz eta zenbakiz) ................. euro eskaintzen ditut, Galbarrako Kontzejuak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintzei jarraituz, irakurri eta onartzen baititut.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0604701