38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

25/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Osasun kontseilariak emana, 2006an drogamenpekotasunak tratatzeko lankidetza hitzarmenetarako ordainketa unitateak finkatzen dituena.

Urriaren 17ko 196/1994 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren drogamenpekoen tratamendurako terapia programekin eta komunitateekin egin beharreko lankidetza hitzarmenak. Foru dekretu horren 4. artikuluak ezartzen du ordainketa sistema pertsona/eguneko unitateen bidez ezarriko dela eta erabiltzaileak egonaldiaren kostuaren zati bat ordaintzeko aukera izanen duela.

Artikulu berean ezarri zen Osasun kontseilariak ordainketa egiteko unitatearen balioa finkatuko duela urtero, irizpide ekonomikoei, zerbitzuen kalitatearen irizpideei eta zerbitzuaren prestazio egokirako behar den jarduera bultzatzeko irizpideei jarraikiz.

Ekainaren 12ko 208/2000 Foru Dekretuak 196/1994 Foru Dekretua aldatu zuen eta, horrela, laguntza mota berri bat ezarri zen, egonaldi partziala izenekoa (eguneko zerbitzua).

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin lankidetza hitzarmenak izenpetu dituzten terapia programa eta komunitateetan egiten diren egonaldietarako, 2006. urterako ondoren zehazten diren ordainketa unitateak ezartzea pertsona eta egun bakoitzeko. Urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Laguntza arrunteko modalitatean: 44,80 euro (berrogeita lau euro eta laurogei zentimo).

Laguntza dualeko modalitatean: 67,20 euro (hirurogeita zazpi euro eta hogei zentimo).

Laguntza partzialeko modalitatean: 14,90 euro (hamalau euro eta laurogeita hamar zentimo).

2. Ordainketa 2006rako Gastuen Aurrekontuko "Errehabilitaziorako tratamenduak terapia komunitateetan" izeneko 541004 52223 4819 312400 kontusailaren kargura eginen da.

3. Sartu aitzineko harrera jarduerak ordainduko dira, laguntza arrunt eta dualeko modalitateetan, terapia programa eta komunitateetako egonaldiaren lehenbiziko hilabetean, pertsona eta eguneko ezarri den ordainketa unitateari 6,00 euro (sei euro) gehituz.

Iruñean, 2006ko otsailaren 24an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0603671