30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEGARDA

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsirik

Udalak, 2005eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta urtarrilaren 23an argitaratu zen, 2006ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betikoz onetsi da, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betikoz onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 16.105,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 43.000,00 euro.

3. kapitulua._Tasak eta bertzelako dirusarrerak: 1.850,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 24.560,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 10.123,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 95.638,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen gastuak: 3.200,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 43.485,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 310,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 15.157,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 32.297,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 1.189,00 euro.

Gastuak, guztira: 95.638,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Legardan, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L0602913