30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARELLANO

Aurrekontuetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Arellanoko Udalak, 2006ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2005eko udal aurrekontuan.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arellanon, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L0602896