30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

Behin betikoz onetsirik aurrekontua aldatzeko 11/2005 espedientea, 2005eko aurrekontuan kreditu gehikuntza eginez

Altsasuko Udalak, 2005eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 11/2005 espedientea, Udalaren 2005eko aurrekontuan, guztira, 866.961,08 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente horren tramitazioa eta onespena aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki zuen Udalak, osoko bilkuran, eta iragarkia 2006ko urtarrilaren 9an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

1 4520 62201 kontusaila. Igerileku estaliaren azterketa, memoria eta eraikuntza: 866.961,08 euro.

Finantzaketa:

Kredituaren baja:

1 4230 62201 kontusaila. Musika eskolaren eraikuntza: 164.500,00.

1 4320 60102 kontusaila. Zuntaipeko bidea egokitzeko lanak: 62.765,62.

1 4320 60104 kontusaila. San Juan kaleko azken tartea zolatzea: 72.239,03.

1 4410 62102 kontusaila. San Juan kaleko azken tarteko sareak: 34.213,05.

1 4430 62202 kontusaila. Hilerriko egokitzapen lanak: 41.328,23.

1 4510 60105 kontusaila. Haurrendako jolas parkea: 18.853,34.

1 4511 62201 kontusaila. Obrak ikuztegiaren eraikinean: 84.800,00.

1 4524 62201 kontusaila. Inbertsioa igerilekuan: 53.890,00.

DIRUSARRERAK GOITITZEA:

1 91708 kontusaila. Igerileku estalirako mailegua: 334.371,81 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A._Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

B._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

C._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2006ko otsailaren 14an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0602854