30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARAGOI IBARREKO MANKOMUNITATEA

Lehiaketa irekia, "Ur hornidura Nafarroako Erretenetik: 15. eremuko Konponbide Bateratua (4. fasea)" obraren zuzendaritza teknikoa kontratatzeko

Aragoi Ibarreko Mankomunitateko Batzarrak, 2006ko otsailaren 9an egin bilkuran, "Ur hornidura Nafarroako Erretenetik: 15. eremuko Konponbide Bateratua" obraren 4. faseko zuzendaritza teknikoaren, separata aurkezpenaren eta Segurtasun eta Osasun Planaren kontratazioa arautuko duten baldintza administratiboen plegua onetsi zuen, Ansobi Guallart, S.L.k prestatutako proiektu teknikoari jarraituz.

Xedea: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa, "Ur hornidura Nafarroako Erretenetik: 15. eremuko Konponbide Bateratua (4. fasea) obraren zuzendaritza teknikoa - separata aurkezpena, eta Segurtasun eta Osasun Plana" adjudikatzeko, Ansobi Guallart, S.L.k prestatutako proiektu teknikoari jarraituz.

Adjudikazioa: lehiaketa irekia eginez adjudikatuko da kontrata.

Aurrekontua: hasierako aurrekontua hogeita hamasei mila eta bostehun eurokoa da (B.E.Z. barne).

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udalaren erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu biak arte.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako aurrekontuaren ehuneko 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Proposamenak Zarrakazteluko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira. Horretarako, proposamen egileei aldez aurretik jakinaraziko zaie eskaintza ekonomikoak noiz eta zer ordutan irekiko diren.

Proiektua, baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura izanen dira Iruñeko "Papelería Copiprinter" dendan (Urdazubiko monasterioa, 24 zenbakiaren parean).

Zarrakaztelun, 2006ko otsailaren 9an._Mankomunitateko burua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0603320