30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Oihan enkantea

Kintoko Mankomunitateak, behar bezala baimendurik, salgai jarri ditu, plegu itxiaren bidezko enkante irekian, ondoko oihan aprobetxamendu hauek:

1._lotea: Pilotasoro izeneko parajean, 868 pago, 1.526,41 metro kubiko zur eta 180,36 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 51.864,20 euro.

2._lotea: Odiego izeneko parajean, 593 pago, 1.065 metro kubiko zur eta 184 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 39.444,00 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Baztango Udaleko Idazkaritzan, (Elizondo, Foruen plaza, z.g.).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Baztango Udalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak arte.

Proposamenak noiz eta non irekiko: Aurkezteko epea amaitu ondoko lehenbiziko ostiral baliodunean, goizeko bederatzietan, Baztango Balleko Etxean.

Baztanen, 2006ko otsailaren 23an._Mankomunitateburua, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0603789