30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lehiaketa publikorako deialdia, prozedura irekiaren bidez, Iruñean sei komun autogarbigarriren eskaintza egiteko eta haiek jartzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko otsailaren 21ean hartu erabakiaren bidez (12/MA), lizitaziorako deia egin da Iruñean sei komun autogarbigarri eskuratzeko eta jartzeko kontrataziorako.

Esleitzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Gehieneko aurrekontua: 340.000,00 euro.

Proposamenen aurkezpena: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean eta osagarrietan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak baimentzen duen edozein tokitan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte. Nolanahi ere, azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunean ere aurkezten ahalko dira eskaintzak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen orrian ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edota kopiak, indarra duen legeriaren araberakoak, izan beharko dute.

Klausula ekonomiko-administratiboen eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Iruñeko Udaleko Zuzeneko Kudeaketa Zerbitzuan (Merkatuko kalea, 7-9, behea, Casa Marceliano).

Iruñean, 2006ko otsailaren 24an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0603700