30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXARRI ARANATZ

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Etxarri Aranazko Udalak, 2004ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Etxarri Aranazko Udal Planeko UE -14 unitatea urbanizatzeko lanen exekuzioa adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 182.418,44 euro.

Enpresaren sailkapena:

_E taldea, 1. azpitaldea, d kategoria.

_G taldea, 6. azpitaldea, d kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura, Canal 0 kopia dendan, Pío XII.aren etorbidean.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenen aurkezpena: Etxarri Aranazko Udalaren erregistroan, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta Tokiko Gobernu Batzarrak egiten duen lehen bilkuran.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Etxarri Aranatzen, 2006ko otsailaren 17an._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0603234