30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORELLA

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Corellako Udalak, aurtengo otsailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: kale hauek urbanizatzeko proiektuaren erredakzioa eta obren zuzendaritza fakultatiborako laguntza adjudikatzea: Aoiz, Merindades plaza, Sangüesa, Constitución, González Ruiz, Blanca de Navarra, Pascual Pérez Oñate, San Pedro, Oratorio, Blas de Laserna, Goyera eta Tudela.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia eta presako izapidaketa.

Kontratazioaren aurrekontua: 140.000 euro (BEZa barne).

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura egonen da udal bulegoetan.

Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hamahirugarren eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Corellan, 2006ko otsailaren 21ean._Alkate udalburua, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0603364