30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORELLA

Obrak adjudikatzeko lehiaketa

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Udalak lehiaketa publikorako deialdia egin du. Hona hemen ezaugarriak:

Xedea: Corellako hilerria urbanizatzeko obren exekuzioa adjudikatzea.

Kontratazioaren aurrekontua: 161.944,34 euro.

Enpresaren sailkapena:

_A taldea, 2. azpitaldea, C kategoria.

_E taldea, 1 azpitaldea, c kategoria.

_G taldea, 6. azpitaldea, C kategoria.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa; presako tramitazioa.

Baldintzen plegua eta proiektua: lizitatzaileen eskura egonen dira Udaleko bulegoetan eta Sagasti paper dendan (Zaragoza etorb., 31, Tutera).

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Corellako Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hamahirugarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata arte.

Corellan, 2006ko otsailaren 21ean._Alkatea, Ramón Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0603289