30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARAÑAIN

Kontratazioa: Barañaingo 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea amaitzeko obrak

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 21ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen kontratazio espedientea onestea eta Barañaingo 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea amaitzeko obren kontratua esleitzeko prozedura abiaraztea.

Delako kontratua esleitzeko prozedura ondotik ematen diren baldintzei lotuko zaie, besteak beste.

Xedea: Barañaingo 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea amaitzeko obren kontratazioa.

Aurrekontua: kontrata bidezko exekuzioaren gehieneko aurrekontua 738.939,19 eurokoa da, BEZa barne (zazpiehun eta hogeita hemezortzi mila bederatziehun eta hogeita hemeretzi euro eta hemeretzi zentimo); halatan, baztertu eginen dira aurrekontu horretatik gora egiten duten proposamenak.

Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez eta ohiko tramitazioa.

Obrak egiteko epea: bost hilabete, zuinketa egiaztatzeko akta sinatzen denetik hasita.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak. Plegua interesatuen eskura dago Barañaingo Udaleko erregistro orokorrean (Udaletxe plaza, z.g., 31010, Barañain), astelehenik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Barañaingo Udalaren erregistro orokorrean, edo Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko apirilaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan horretarako ezarritako baliabideetarik edozein erabiliz, hogeita sei egun naturalean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko._Jendaurrean irekiko dira, eta kontratazio prozeduran onartutako lizitatzaileei aldez aurretik jakinaraziko zaie.

Proiektu teknikoa, obra hau egiteko oinarria baita, interesatuen eskura dago Repronet kopia-dendan, Remiro Goñi kalean, 24-behean, Iruñean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean jasotako aginduak betetzeko.

Barañainen, 2006ko otsailaren 22an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0603231