30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LERGA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bodegas Ada, S.L. Jarduera: ardogintzarako upeldegia. Tokia: San Francisco Javier karrika, 14.

Lergan, 2006ko otsailaren 8an._Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L0602591