30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetzaren 1/2006 dekretua, urtarrilaren 31koa

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, behean adierazten den egunean, ondoko dekretua eman du.

"Tuterako Udalak, 2003ko uztailaren 4an eginiko osoko bilkura berezian, Informazio Batzordeak sortzeari eta haien osaketari buruzko ondoko erabakia hartu zuen, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkurak aldatu egin zuen Giza Baliabideen Informazio Batzordearen osaketa, 2004ko otsailaren 3ko osoko bilkurak onetsi baitzuen.

Udal honen Erregelamendu Organikoak, bere 39. artikuluko a) atalean, zehazten du alkateari dagokiola berez haien burutza; halarik ere, egiazko burutza lanetarako edozein zinegotzi eskuordetu ahal duela, betiere Batzordeak berak hala proposaturik eta Batzordean bertan egin hautespenaren ondotik.

Alkatetza honek, berriz, Informazio Batzordea 2006ko urtarrilaren 25ean biltzeko deia egin zuen, besteak beste, batzordeburuaren hautaketari buruzko gaia tratatzeko.

Batzordeak eginiko proposamena ikusirik, eta toki araubideko arauek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, hauxe dekretatu dut:

Lehena._César Ignacio Pérez Garde jaun zinegotzia eskuordetzea Giza Baliabideen Informazio Batzorde Iraunkorreko burutzan aritu dadin.

Bigarrena._Dekretu honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari, César Ignacio Pérez Garde jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, nahiz eta eragina izaten hasiko den Dekretu hau sinatu eta biharamunean berean."

Horrela agindu eta sinatzen du alkate udalburuak.

Tuteran, 2006ko urtarrilaren 31n. _Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0602684