30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

307/2006 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu hutsak merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 25ean emandako 990/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu anitzetako langile izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2005eko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 72. zenbakian.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da lanpostu bat esleitzea interesatuen nahiaren arabera.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa bidez, Jone Blanquet Muñoz andreari Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat esleitzea, Oinarrizko Osasun Laguntzan aritzeko (68726 plantilla-zenbakia).

2. Izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 17an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0603338