30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MILAGRO

Behin betikoz onetsirik udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2006ko portzentajeak eta karga tasak

Milagroko Udalak, 2005eko azaroaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2006ko portzentajeak eta karga tasak aldatzeko espedientea.

Onespenaren iragarkia 2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta jendaurrean egon beharreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betikoz onesten da aipatutako espediente hori, udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2006ko portzentajeak eta karga tasak aldatzeari buruzkoa, zeinaren testua osorik argitaratu baitzen 2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 23an.

Milagron, 2006ko otsailaren 21ean._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0603192