30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LARRAUN

Hasiera batez onetsirik udal ordenantza

Larraungo Udalak, 2006ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Merkataritzako edo kalterik gabeko jarduerak irekitzeko lizentziak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Larraunen, 2006ko otsailaren 17an._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0603156