30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LODOSA

Arau Subsidiarioak. Eraikuntzako ordenantza orokorra Hirigintzako antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa

Udal honek, 2006ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian ondotik datorrena dakarren erabakia hartu zuen.

Lodosan, 2006ko otsailaren 17an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Osoko bilkuran hartutako erabakia:

1. Behin betikoz onestea "Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko 6. artikulua, Lodosa, Nafarroa" agiria, César Fuertes Goñi arkitektoak sinatua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2005eko urriaren 28an ikus-onetsia, Raúl Baigorri Bujanda jaunak sustatua; aldaketaren helburua da barneko lerroan hegalkinak paratzeko baimena gaur egun ukatzen duen determinazioa aldatzea, hegalkin irekiak (balkoiak) baimentzearren, barneko lerrokadurarekiko, kanpoko lerrokadurarekiko baimentzen diren baldintza beretan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.3 artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, xedatzen denari jarraikiz.

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko 6. artikulua berriz idatzita, honela gelditu da:

6. artikulua. Gorputz eta elementu irtenak.

Gorputz irtenak dira eraikinaren bolumena zehazten duen planotik ateratzen direnak, eta betiere bizigarri edo okupagarriak direnak. Itxiak, erdi itxiak eta irekiak izan daitezke.

Gorputz irtenei buruz ari garenean beti lerrokadura ofizialarekiko eta espaloiaren gainean dira.

Elementu irtenak dira eraikuntzako elementuak edo apaingarritako erabiltzen direnak, betiere bizigarri edo okupagarriak ez badira; hala nola, zokaloak, teilatu-hegalak, xurrutarriak, markesinak, eguzki-babesak, olanak eta abar.

Gorputz irtenei buruzko arauak honako determinazio hauetan aipatzen dira:

Debekatuta daude soto, erdisoto eta beheko solairuetan, kasuan kasuko planeamenduan edo, bestela, hartan ezarritakoak garatzen dituzten plan partzialetan, berezietan, edo xehetasun azterlanetan ezarritako lerrokadura ofizialetik irteten direnak.

Balkoi begiratokien eta, hala badagokie, gorputz irten itxien gehieneko neurria argi zuzenen araberakoa izanen da:

Fatxadako argi zuzenen zabalera:

< 6,00 m: ez dira onartzen.

< 15,00 m: 0,80 m.

> 15,00 m: 1,00 m.

Ezin dira gorputz irtenak izan eraikinaren lehenbiziko solairutik goiti baizik.

Barneko lerrokadura oinarri, hegalkin irekiak (balkoiak) bakarrik onartzen dira etxebizitzetako gela batzuen osagarri funtzional gisa.

Barreneko lerrokadura honi dagokionez, orubea osorik okupatu bada beheko solairuan, lehenbiziko solairuan ere ezin da irtengunerik izan, eta bigarren solairutik goiti jartzen ahalko dira.

Gorputz irtenen luzerari dagokionez, araudi grafikoan ezarritako lerrokadura oinarri, aplikatzen diren fatxadaren aurrealdearekiko 2:3 proportzioan irteten ahalko dira. Fatxadaren luzera osoko hegalkina ere onartzen da, gehienez ere 60 cm-ko zabalerarekin.

2. Behin betiko onespeneko erabaki honen xedapen zatia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentazio teknikoaren ale bat eta izapideetako ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraikiz, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta bere kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Iragarkiaren kodea: L0603048