30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

189/2006 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko telefonista izateko lau lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 6an emandako 860/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan telefonista izateko lau lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2005eko maiatzaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 63. zenbakian.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da lanpostu bat esleitzea interesatuen nahiaren arabera.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa bidez, Blanca Esther Pina González andreari Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde autonomoan telefonista izateko lanpostu huts bat esleitzea, 60794 plantilla-zenbakia duena. Lanpostua Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzakoa da.

2. Izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 7an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0602455