30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX

Hasiera batez onetsirik San Martín Unxeko Udal Planeko UC-154 unitateko hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketa

San Martín Unxeko Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea San Martin Unxeko (Nafarroa) Udal Planeko hirigintzako determinazio xehekatuen aldaketa, UC-154 unitateari dagokiona.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

San Martín Unxen, 2006ko otsailaren 1ean._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0602975