30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko hirigintzako determinazio xehekatuen aldaketa, UC-130, UC-131 eta UC-171 unitateei dagokiena

San Martín Unxeko Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko hirigintzako determinazio xehekatuen aldaketa, UC-130, UC-131 eta UC-171 unitateei dagokiena.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

San Martín Unxen, 2006ko otsailaren 1ean._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0602968