30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Hasiera batez onetsirik Udalerri honetako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketa, S-8 jarduketa unitatean

Burlatako Udalak, besteak beste, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2006ko otsailaren 1ean egindako bilkura arruntean:

1. Hasiera batez onestea Udalerri honetako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketa, "S-8" jarduketa unitateari dagokiona eta Juan Manuel Erice Zunzarren arkitektoak idatzi duena.

2. Udal Planeko aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, gutxienez ere Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean eta Burlatako Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluari jarraikiz.

3. Unitatearen esparruan obra lizentziak ematea etenik gelditzen dela adieraztea, erabaki honen lehenbiziko puntuko aldaketak ukitzen baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako proiektua Udaleko bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Burlatan, 2006ko otsailaren 13an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0602964