30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ENERITZ

Behin betikoz onetsirik 2006ko zerga-tasak

2005eko abenduaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakia, 2006ko zerga tasak onesteari buruzkoa, 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, eta jendaurreko epea iragan baita inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira.

1._Lurraren gaineko kontribuzioa:

1.1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,103.

1.2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,7653.

2._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

Zergaren lehengo indizeari eustea, 1,339 izaten segituko baitu.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

Karga-tasari eustea, 4,12 izaten segituko baitu.

4._Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

4.1._Zerga oinarria zehazteko, portzentaje hauei eustea:

1-5 urte: 3.

10 urte bitarte: 3,2.

15 urte bitarte: 2,55.

20 urte bitarte: 2,04.

4.2._Kuota finkatzeko karga tasa mantentzea; hala, zergaldi guztietarako ehuneko 16 izanen da tasa bakarra.

Eneritzen, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0602916