30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZABA

Izabako Udal Planeko aldaketa bat hasiera batez onetsirik

Izabako Udalak, 2005eko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Izabako Udal Planeko 7. aldaketa, Udalak berak sustatua, Lurzoru Urbanizaezinaren Hirigintzako Araudiko 64. artikuluari (Larra unitatea), 65.ari (Ukerdi unitatea) eta 66.ari (Aztaparreta unitatea) eta Lurzoru Urbanizaezineko Ordenantza Partikularreko 65. artikuluari dagokiena: ipar eskiko pistetako eraikin osagarriak.

Argitaratzen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 79. artikuluetan xedatutakoa betez, edozein interesatuk espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Izaban, 2006ko urtarrilaren 10ean._Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: L0602594