30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERA

Udal Plan Orokorraren aldaketa xehekatua (8. lurzatia, 4. poligonoa) behin betikoz onestea: J. M. Errandonea eta X. Balda.

Udalak, 2005eko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabaki hau onetsi zuen:

1. Udal Plan Orokorraren 4. poligonoko 8. lurzatiaren kalifikazioaren aldaketa xehekatua behin betikoz onestea.

2. Behin betiko onespen hau bai eta haren barreneko hirigintza arauak ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau eta onetsitako Udal Plan Orokorraren aldaketa honen ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura bidaltzea.

4. Erabaki hau interesatuei jakinaraztea.

Beran, 2006ko otsailaren 14an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0602970