30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Akats zuzenketa

Erriberriko herri-bazkalekuetako larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzaren aldaketa 2005eko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 5ean argitara eman zen eta bertan atzeman dira hainbat akats, zuzendu beharko direnak. Hona hemen:

3. artikulua. "Monte Encinar" dioen tokian, "Monte Encinar-Berico" behar du izan.

27. artikulua. "behin betikoz onetsitzat joko da" dioen tokian, "behin betikoz esleitutzat joko da" behar du izan.

28. artikulua. "urte baterako" dioen tokian, "zortzi urtetarako" behar du izan.

Erriberrin, 2006ko otsailaren 7an._Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0602304