30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONTEAGUDO

2006ko lan egutegia

Monteagudoko jaun alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2005eko abenduaren 31n:

"Ebazpena, 2006. urteko Lan Egutegia onesten duena.

Monteagudon, 2005eko abenduaren 31n.

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta maiatzaren 26ko 462/2005 Ebazpena, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2006ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, honako hau ebatzi dut:

1. 2006. urteko lan egutegia onestea Monteagudoko Udaleko langileentzat; udal bulegoetan ari direnentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira, jaueguntzat hartuko direlako:

_Urtarrilaren 6a.

_Apirilaren 13, 14 eta 17a.

_Maiatzaren 1a.

_Uztailaren 25a.

_Abuztuaren 15, 16, 17 eta 18a.

_Irailaren 8a.

_Urriaren 12a.

_Azaroaren 1a.

_Abenduaren 4, 6, 8 eta 25a.

2. Orobat, baliogabeak izanen dira, 2006. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

3. Lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa 8:00etatik 15:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

4. Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Monteagudoko bulegoetan: 12:00etatik 14:00 arte, astelehenetik ostiralera.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren ediktuen oholean argitara dadila agintzea."

Eta hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Egintza honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

_Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, hura egin duen organoaren aurka, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta argitaratzen denetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

Monteagudon, 2005eko abenduaren 31n._Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: L0602166